XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSIKA

Euskal Rock Topaketa burutuko da Lekunberrin datorren apirilaren 20an

Euskara Zerbitzuak eta Mitxausenea Kultur Etxeak antolaturik, Euskal Rock Topaketa burutuko da Lekunberrin heldu den apirilaren 20an.

Bertan Gari Hertzainak taldeko kide ohiak, Xabier Urtz taldekoak eta Gorka Sorotan Bele taldeko partaideak esku hartuko dute.

Musika saioa hasi baino lehen solasaldiari emanen zaio tokia euskal rock mundua aztertzeko helburuz.

Izan ere, arratseko 7etan Euskal rocka, atzo, gaur eta bihar gaiari ekinen baitiote solaskideek Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean.

Bertan, gaueko 9etan, kontzertu bitxia eginen dute musikariek.

Topaketa honetan kanta berriak aurkeztuko dituzte lehenbizi banan bana eta gero hiru partaideak batera.

Ekitaldia dohainik izanen da eta bildutakoek parte hartzeko parada izanen dute.

Horrez gainera, aurretik, tartean eta bukaeran bideoklip emanaldia izanen da.

Argibide gehiago nahi izanez gero 504400 telefono zenbakira dei daiteke.